Sarrera

Estudio multi-caso control poblacional, incluyendo tumores de alta incidencia en España

2007aren amaieran, Carlos III.a Osasun Institutuak eta Epidemiologia eta Osasun Publikoko CIBERak (CIBERESP) elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu zuten, 2007ko urriaren 11ko Ministro Kontseiluaren akordio bidez onartutako Minbiziaren Gaineko Zehar-ekintza garatzeko. CIBERESPek hitz eman zuen minbiziari buruzko epidemiologia-ikerketaren plan operatiboa garatu eta burutuko zuela, horretara zuzendutako diru-laguntzarekin.

2008an, populazioko kasuanitz- eta kontrol-ikerketa (MCC-Spain) jarri zuten martxan CIBERESPeko 7 taldek, ikertzeko, ingurumen-faktoreek nola erasaten duten, eta horien eta faktore genetikoen arteko elkarreragina zer-nolakoa den, estatu honetan maiztasun handienekoak diren edota ezaugarri epidemiologiko bereziak dituzten tumoreengan. Gaur egun, MCC-Spain ikerketak 17 CIBERESP-talde hartzen ditu bere baitan.

Aukeratutako tumoreak honako hauek dira: kolon-ondestekoa, bularretakoa, urdailekoa eta prostatakoa. Oraintsu,linfetako leuzemia kronikoa (LLC) ere sartu da ikerketan. Kolon-ondesteko minbizia aukeratu zen, bi sexuengan ematen den intzidentzia eta hilkortasuna dela-eta, garrantzitsua zelako. Bularreko minbizia osasun publikoko arazo garrantzitsua da, izan ere, ikusi ditugun kasuen {7b64d1df38f97e26bebc06673beb7d765e357ef28cb841f782e88a096c09a62d} 50 eskas dira arrisku-faktore ezagunen ondorio. Prostatako minbizia, berriz, duen agertzeko maitasunagatik eta hormona-izaeragatik sartu da; bularreko minbiziarekin partekatzen ditu disrupzio endokrinoari buruzko zenbait hipotesi etiologiko. Urdaileko minbizia, aldiz, agertzen duen geografia-patroi bereizgarriagatik eta iradokitzen dituen ingurumen-hipotesiengatik aukeratu da. LLC ikerketa geroago aukeratu da, International Cancer Genome Consortium-en markoan dauden LLCko kasuen sekuentziazio-ikerketaren laguntzarekin.

Ikerketak berarekin dakar minbizi-mota desberdineko kasuak erreklutatu beharra, kontrol-talde berarekin konparatzeko. Esposizioari buruzko informazioa trebatutako elkarrizketatzaileek jasotzen dute, egituratutako galdesorta bidez; galdesorta horiek faktore sozio-demografikoari, lanbideari, bakoitzaren aurrekariei eta familiakoei, eta bizi- eta dieta-ohiturei buruzko informazio zehatza jasotzen dute. Hainbat lagin biologiko jasotzetik ere biltzen da informazioa, bio-markatzaileak erabiltzeko. Populazioko kontrolak dira; erreferentziazko osasun-esparruetako lehen-mailako atentzioko zentroetan artatu diren pertsonen zerrendatik ausaz aukeratzen direnak, kasuak erreklutatzen diren ospitaleetan bertan artatutakoen artetik. Kontrol-taldekoei beraien lehen-mailako atentzioko zentroan egiten diete elkarrizketa, elkarrizketatzaile horiexek, eta orduantxe jasotzen dira dagozkien lagin biologikoak ere.

MCC-Spain ikerketa CIBERESPek finantzatzen du, eta Ikerketa Sanitariorako Funtsaren(FIS) diru-laguntza ere badu; beste finantziazio-agentziaren batzuen aldetik ere jasotzen du diru-laguntza jakineko esparruetan.

Helburuak

Ikerketaren helburu orokorra ingurumen-faktoreak eta faktore genetikoak ebaluatzea da, ikertu behar diren tumore hauei lotuta: kolon-ondesteko, bularreko, urdaileko eta prostatako minbizia eta linfetako leuzemia kronikoak.

Helburu zehatzak:

  1. Tumore-kokapen bakoitzak duen minbizi-arriskua aztertzea ingurumenaren eta lan-baldintzen eraginpean egoteagatik; hauek sartuta: edateko uraren kutsatzaileak (artsenikoa, nitratoak, kromoa, kloratzearen azpiproduktuak), disrupzio hormonalak eta beste kutsatzaile organiko iraunkor batzuk, eta baita, gaueko lan-txandak edota beste faktore batzuk direla-eta, ematen den erritmo zirkadianoaren disrupzioa ere.
  2. Minbizi-arriskua ebaluatzea, botika jakin batzuk hartzeari lotuta; besteak beste, estatinak eta analgesikoak.
  3. Minbizi-arriskua ebaluatzea, hainbat faktoreri lotuta; esaterako, bizimoduari, nutrizio eta jarduera fisikoari, historia medikoa eta familiakoari eta beste faktore batzuei.
  4. Bularreko eta prostatako minbizi-arriskua ebaluatzea, hauei lotuta: hormona-faktoreak, infekzioak eta ingurumenaren eraginpean egotearekin zerikusia duten bizitzako fase goiztiarretako fenotipo iraunkorrak.
  5. Ingurumeneko agente kimikoen eraginpeko ebaluazioa balioestea, esposizio-ereduen bitartez, esposizioaren bio-markatzaile, banakako informazio eta ingurumen-esposizioko neurriak erabilita.
  6. Lehenengo eta behin, gene-kopuru mugatu bat ebaluatzea, bai erasan nagusiei dagokienez, bai horien eta ingurumen-faktoreen arteko elkarreraginari dagokionez.
  7. Behar beste material biologiko pilatzea, etorkizunean, bai GWAS (Genome Wide Association Studies) ikerketetan, bai beste batzuetan erabili ahal izateko.

Antolaketa

Manolis Kogevinas-ek (CREAL, Bartzelona, manolis.kogevinas@isglobal.org) eta Marina Pollan-ek (ISCIII, Madril, mpollan@isciii.es) koordinatzen dute MCC-Spain ikerketa, eta zuzendaritza-batzorde bat ere badago, non parte hartzen duten kasuak eta kontrolak jasotzen aritzen diren Mcc-Spain talde guztietako ordezkariek.

Ikertzaile parte-hartzaileak lantaldetan antolatzen dira, ikerketako hipotesi nagusiak jorratzeko; besteak beste, ondoko gai hauek: tumoreen ezaugarri anatomopatologiko eta klinikoak, edateko uretako kutsatzaileak, lanbidea, hormona-faktoreak eta disruptore endokrinoak, medikazioa, infekzioak, nutrizioa eta jarduera fisikoa, metal astunen eraginpean egotea eta ezaugarri genomikoak.

Ikerketan CIBERESPeko ikertzaileek hartzen dute parte, Espainiako 11 autonomia erkidegotan (Katalunia, Madril, Asturias, Nafarroa, Euskadi, Murtzia, Kantabria, Andaluzia, Valentzia, eta Gaztela eta Leon). 2010eko abendura bitarte, gutxi gorabehera, 2.300 populazio-kontrolen informazioa eta lagin biologikoak bildu dira, koloneko eta ondesteko 1600 kasu, bularrekoak 1200, prostatakoak 850, urdailekoak 350 eta linfako leuzemia kronikoarenak, berriz, 200.